• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Proiektua

Esparru Atlantikoa Programaren barruan kokatzen da Dorna proiektua eta programa hori, halaber, “Eskualde-lankidetza Europarra” Helburuaren barruko Lankidetza Transnazionalerako programaren zati da (2007-2013 programazio-aldiko kohesio-politikaren tresna). Europako Batzordeak eman du finantzazioa Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bidez (EGEF). Egungo Lankidetza Esparru Atlantikoak Irlandako lurralde osoa eta Espainia, Portugal, Frantzia zein Erresuma Batuko eskualde atlantikoak hartzen ditu. Horren helburu estrategiko globala da lankidetza transnazionalaren arloan aurrerapen zehatz eta neurgarriak lortzea, Esparru Atlantikoan eta bere itsas herentziari dagokionez, eskualde-garapen kohesionatua, iraunkorra eta orekatua sustatzeko. Programaren estrategia lau lehentasun estrategikoren bidez inplementatuko da: Enpresa- eta berrikuntza-sare transnazionalak sustatzea; itsasoko eta kostaldeko inguru    mena babestu eta horren segurtasuna eta iraunkortasuna hobetzea; barne-irisgarritasuna eta –loturak hobetzea; eskualde- eta hiri-garapen iraunkorrerako sinergia transnazionalak sustatzea. Azken horren barruan sartzen da Dorna proiektua (Baliabideen Garapen Iraunkor eta Antolatua Ipar-mendebalde Atlantikoan, gaztelaniazko sigletan; Desarrollo Organizado y sostenible de Recursos en el Noroeste Atlántico).

DORNAk kostalde atlantiko europarreko ondare nautikoa kontserbatzea eta berreskuratzea sustatzen du tokiko garapenerako elementu endogeno gisa. Nahitaez globala behar duen ikuspegia du ondare nautiko atlantikoaren kontserbazioak eta balioztapenak sortzen dituen problematika desberdinei dagokienez, liburu honetan ematen diren gomendioei jarraikiz; “LIBRO VERDE: Hacia una futura política marítima de la Unión: perspectiva europea de los océanos y los mares COM (2006)”.

1.583.244,51 € da proiektuaren guztirako aurrekontua.
EGEF funtsekin finantzatua: 1.029.108,93 €
Elkarkidetzaren kofinantzazioa: 554.135,58 €

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu