• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4398 Botoa(k)]

14.03.2009

Dorna proiektuak A Coruñan bildu ditu bazkideak lehen jarraipen-batzordeari ekiteko

2009ko martxoaren 13an 5 herrialde atlantikotako bazkideak biltzen dituen Dorna proiektuaren lehen jarraipen-batzordea egin da A Coruñako Diputazioan, Esparru Atlantikoa programaren bidez finantzatuta. Proiekturako aurrekontuan 1.941.269 euro daude guztira.

A Coruñako Diputazioaren egoitzan egin zen DORNA (Desarrollo Organizado y Sostenible de recursos del Noroeste Atlántico) proiektu europarreko jarraipen-batzordearen lehen bilera. Korporazioko presidente Salvador Fernández Mordeak bere baikortasuna adierazi zuen eskualde atlantikoko itsasontzi-eraikuntzaren tradizioa berreskuratu eta babesteko balio izango duelako, baita ribeira tradizionaleko arotzeriaren lehiakortasuna eta enpresa-garapena hobetzeko ere. Horrexetarako izango dira proiektuko ekimenak, esaterako, BATE marka sortzea (Barco Atlántico Tradicional Europeo). Ekitaldian parte hartu dute Eskozia, Frantzia, Irlanda, Erresuma Batua, Portugal eta Espainiako hainbat erakunde eta instituzio publikoetako bazkide eta bazkidetu guztiek.

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu