• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4458 Botoa(k)]

05.05.2010

“Un mar de saberes” izeneko Europear Itsas Egunaren omenezko Jardunaldia Galizian”

“Un mar de saberes” jardunaldia O Freixo – Serra de Outes herrian (A Coruña) ospatuko da, Europako Itsas Eguna dela eta

Datorren maiatzaren 22an DORNA proietkuko bazkide den Conselleria do Mar erakundeak “Un mar de saberes” izeneko ekitaldia antolatuko du O Freixo –Outes herrian (A Coruña). Ekitaldi hau Europar Itsas Egunaren omenez ospatuko da, Europako ondare den itsasoa eta honekin loturiko guztia berreskuratzea helburu duen eguna.

DORNA- Baliabideen Garapen Antolatu eta Iraunkorra Atlantiar Ipar Ekialdean, NEA2Itsas-Eremu Atlantiarra 2, (biak Atlantiar Esparruko Programan barne)  eta FISHERNET – Fishing Heritage Network (Europako Batasunaren Kultura Programa) Europako proiektuek, ardatz nagusi itsaso-ondareetako baliabideetan elkarlanean aritzea dutelarik, hainbat jardunaldi antolatzea adostu zuten, non itsasoa galegoen eta europearren amankomuneko ondare aldarrikatzeaz gain, hiru proiektuetan gauzaturiko lanak aurkezteko diren.

Itsasoaren ondare-kulturalak garrantzi handia dauka Galizian: itsasoa haien nortasunaren elementua da. Galizia, marinela eta arrantzalea den bitartean, Galizia da. Eta nortasun horretan, itsasoaren elementuak eguneroko eta jolas-ekintzetako ikurrak bihurtzen dituzte. Rianxeira – k futbol taldeetako bat laguntzen du, lau marinel zaharrek festa-gau anitz ixten dute, sardinek San Juan festa herrikoia nagusienetarikoa bihurtzen dute. Eta haiek esaten duten bezala, donde hay patrón no manda marinero.

Aldiz, Galiziak duen itsaso-ondare aberatsa galtzeko arriskuan aurkitzen da. Ez bada aberastasun berria sortarazten eta ekoiztarazten, ondare hau galdu egindo da. Hau mantentzea eta ekoiztaraztea jardunaldi hau antolatzen duten hiru proiektu europear hauen amankomuneko elementua da. Hau da, dagoeneko ahaztuak diren itsasoari buruzko jakintzak berreskuratzea eta ekintza eta lan-postu berriak sortzeko helburuarekin erabiltzea. Hiru proiektu hauek kultur arloan, erriberako ontzigintzan eta ur-jolas ekintzetan lanean ari dira, elkarrrekin erlazionatuz. “Un mar de saberes” jardunaldiaren helburua begiradak itsaso-ondare galegoan zentratzea eta bere erabilpenean aberastasuna sortzea da; azken finean, bere kontserbazioa.

Egitaraua:
2010eko Maiatzak 22. Lekua: Ionxa de O Freixo-aren Udal Aretoan.
10:00etan - Inaugurazioa
10:30etan -  "Patrimonio Marítimo e nautismo" (Ur eta Itsas-ondarea) . Víctor Fernández González. Federación Galega pola Cultura Marítima e Fluvial- aren Lehendakaria
11:00etan - "A Carpintería de ribeira: valor patrimonial, valor de futuro" (Ontzigintza: ondarezko balioa,  etorkizuneko balioa) . Gerardo Triñanes Domínguez. Asociación galega de carpinteiros de ribeira-ren Lehendakaria.
11:30etan - "A carpintería de ribeira na provincia de A Coruña no Antigo Rexime". José Manuel Vázquez Lijo. Historialaria
12:00etan – Errezitaldi poetikoa
12:30etan – Itsas-Ibilaldia / Bisitaldia Ontziola batera
16:30etan – Itsas-Ibilaldia / Bisitaldia Ontziola batera

 


 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu