• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4365 Botoa(k)]

17.06.2010

“Itsas Ondarearekin Hitzordua” du DORNAk Euskadin

DORNA proiektuan bazkide den Oarsoaldeak eta Albaola Elkarteak itsas ondareari buruzko jardunaldiak antolatu dituzte ekainaren 21-24 bitartean

DORNA proiektua Euskadin izango da bere ekintzekin jarraituz. Oraingoan Oarsoaldea bazkideak, Albaola Elkartearen laguntzaz, “Itsas Ondarearekin Hitzordua” hitzaldi zikloa antolatu du ekainzaren 21-24 bitartean, itsas ondarearekin lotutako herri ezberdinetan ospatuko delarik. Gainera, itsasontzi tradizionalen erakusketa ere ikusiko dugu, ontziolei bisitak egingo dira eta DORNA proiektuaren Pilotaje Batzordea egingo da.

Programa ekainak 21 astelehenean hasten da arratsaldeko 19:00tan, Pasai San Pedron kokatutako Mater Ontzi-Museoan. Bertan hartuko du parte Josep Antón Trepat i Alberok, Catalunyako Telebistako ‘Thalassa, el mar’ saioko erreportaria, Bartzelonako Nazioarteko Erakusketa Nautikoaren ‘Ontzi Tradizionalak’ espazioko koordinatzailea eta itsas ondarea eta kulturari buruzko ‘Argo’ aldizkariaren erredakzio-buruak, eta “Legeak, matematikak eta itsasontzi tradizionalak” izango du gaia. Manu Izagirre Lacoste Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Saileko Ondare-teknikariak ere hizlari bezala hartuko du parte, itsas ondarean babesaren inguruan mintzatuko delarik.

Bigarren jardunaldia ekainak 22 asteartean ospatuko da Pasaiako Udaletxean (Pasai Donibane) eta Pasiako alkate den Maider Zigandak aurkeztuko du. Jarraian Fernando Nebreda Díaz de Espada, Oarsoaldea Garapen Agentziako gerenteak emango du hitzaldia “Itsas Ondarea garapen faktore bezala” izenburupean. Bukatzeko, Dorna Proiektuaren Lerro-buru den A Coruñako Diputazioak proiektua aurkeztuko ide bertaratutakoei.

Donostiako Untzi Museoa izango da ekainaren 23ko jardunaldiaren egoitza; eta bertan parte hartuko du Pablo Carrerak, Galiziako Museo do Mar-en zuzendariak “Itsas ondarea, museoak eta gizartea. Itsas kulturaren babeserako beharrezko elkarlana” hitzaldiarekin. Soco Romano, Gipuzkoako Untzi Museoaren zuzendariak Euskal Herriko itsas ondareari buruz hitzegingo du.

“Itsas Ondarearekin hitzordua” ekainak 24 ostegunean amaituko da Pasaiako Udaletxean (Pasai Donibane). Xabier Agote Albaola Itsas Kultur Elkarteko presidentearen ahotik “Itsas Ondarea berreskuratzen ontzigintzaren bidez” hitzaldia entzungo dugu, eta bukatzeko Xabier Alberdi Lonbidek, Historian doktorea EHUko Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko Erdi Aroaren, Aro Berriaren eta Amerikaren Historia Sailean, “Itsas ondarea babestu eta balorean jartzeko gaur egungo erronkak” hitzaldia eskainiko du.

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu