• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4157 Botoa(k)]

30.06.2010

Eskozia ekitaldi bateratua prestatzen ari da, itsas ondarea kohesiorako elementu kultural bezala hartuta

Topaketarako aukeratutako tokiaCumbrae irla da eta abuztuan ospatuko da

DORNA proiektua bere bidea jarraitzen ari da ekitaldi bateratu honekin. Ekitaldia abuztuaren 14 eta 15ean ospatuko da Millport hirian (Cumbrae irla). Ekitaldi honek Espazio Atlantikoko herrialdeen kohesiorako elementu kultural bezala itsas ondarea balorean jartzea du helburu, eta “Cumbrae Community Development Trust” erakundearen laguntza jasoko du.

Mendeetan zehar kostaldeetako artisauen lana komunitate ezberdinen eguneroko bizitzaren parte izan da; horrela, lana bukatzen zutenean, komunitatea beraien tradizioak elkarbanatzeko, istorioak kontatzeko eta kantu tradizionalak abesteko elkartzen zen. Eskoziako ekitaldiak atmosfera paregabe hau errepikatu nahi du eta horretarako, itsasontzi tradizionalen erakusketaz eta hauen eraikuntza teknikez gain, itsas kultura atlantikoaren elementu propio guztiak erakutsi nahi dira: musika, ospakizun herrikoiak, artisautza, jendea...


Hemendik aurrera, erregistro liburuxka eta ekitaldi kartela jaitsi ahal izango duzu.

Informazio gehiago: http://www.galgael.org/sailandoar/Welcome.html


Ekitaldi honen ospakizuna aprobetxatuz, paraleloki DORNA proiektuko bazkideek eskoziar ontziolen bisitekin amaituko dute eta Pilotaje Batzorde berri bat antolatuko dute.

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu