• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [5004 Botoa(k)]

25.06.2010

Eskoziako Portsoy Traditional Boat Festival-en izango da DORNA aurten ere

1993 urteaz geroztik ospatzen den ekitaldi honek milaka eskoziar biltzen ditu

DORNA proiektua, GalGael bere bazkidearen bitartez Eskoziako Portsoy Traditional Boat Festival-en izango da bigarren urtez, ekainak 26 eta 27an. Jaialdiak adin guztietako jendea biltzea du helburu; batez ere gazteak, ontzien eraikuntza teknikak ezagutzera eman eta balorean jartzeko. Gehan Macleod proiektuko koordinatzaileak adierazi duenez, ekitaldi honek DORNAko bazkideek arotz tradizionalen arteko elkarlana ezagutzeko balio izango du, honela merkatu berriak irekitzeko.

Milaka bisitari erakartzeko asmoarekin, Eskoziako Portsoy Traditional Boat Festival 1993an jarri zen martxan, eta ondarearen eta benetakotasunaren baloreak goraipatzen ditu.

Portsoy-ko portu historikoan toki ezberdinetako itsasontzi tradizionalak bilduko dira. Portsoy Eskoziako ipar ekialdeko izkinan kokatzen da, Inverness eta Alberdeen artean hain zuzen. Jaialdiak garrantzi berezia ematen dio ontzien eraikuntzari, zaharberritzeari eta nabigazioari; eta baita hauekin loturiko artisautza tradizionalari ere: puntua, ehungintza, bordatzea, musika eta artea. 2010eko egitarauak Gastronomia azoka zabala ere badu, bertan Eskoziako janari eta edari onenak dastatzeko aukera izango delarik.

Informazio gehiago: http://www.scottishtraditionalboatfestival.org.uk/

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu