• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [3978 Botoa(k)]

16.06.2010

Itsas Arrantza Ondarearen III. Jardunaldia Lekeition

DORNA proiektuaren izenean Federación Galega por la Cultura Marítima y Fluvial (FGCMF) kidea izango da bertan

Hirugarren urtez, Lekeitioko Udalak Itsas-Arrantza Ondareari buruzko jardunaldiak antolatu ditu, eta bertan FGCMFko egungo presidente den Víctor Fernández-ek DORNA proiektua aurkeztuko du. Gainera, bertan izango dira ere itsas ondarean eta turismoan adituak diren hainbat pertsona, eta besteak beste Donostiako Itsaso Sarea edo Asturiaseko Cabo de Peñas proiektuak aurkeztuko dituzte.

Jardunaldiak ekainaren 17an goizean ospatuko dira Lekeitioko Kultur Etxean, eta dohainik izango dira. Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz antolatzen dira.

Lekeitiok posizionamendu turistiko nabarmena du Euskal Kostaldean, itsas ondarea elementu klabea delarik. 2010ean zehar itsas ondarea goraipatzen duten hainbat proiektu gauzatu dira, hala nola Santa Katalina itsasargiaren egokitzapena Nabigazio Teknologiaren Interpretazio Zentro bezala, Euskadin bisitatu daitekeen lehen itsasargian bilakatuz; “Playa Ondarzabal” itsasontziaren musealizazioa, arrantza munduari eta itsasontziko bizitzari buruzko ezagutzak emateaz gain bisitaren erosotasuna hobetuko duelarik; eta Sosoaga Kapitainaren Txakolinaren dolarea.

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu