• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.1/5 [4140 Botoa(k)]

15.06.2010

DORNAko adituek Galiziako Ontziola tradizionalak bisitatu dituzte

Helburu nagusia ontziola hauen mantentze beharrak detektatzea da

Ekainak 7-9 bitartean Galizian izan dira DORNA proiektuak izendatutako adituak Ontziola tradizionalen azpiegitura fisikoen hobekuntza planean parte hartzeko. Bisita honen helburu nagusia Atlantiar eremuko itsas arotzeria tradizionalaren sektoreak dauzkan beharrak eta esku-hartze proposamenak katalogatzea da, horrela hauen kontserbazio eta hobekuntza lanetan  lagundu ahal izateko.

Oraingo honetan adituen taldeak zortzi instalazio bisitatu ditu. Bisita hauen antolaketa Consellería del Mar, DORNA-ko bazkidearen bidez egin da, eta hautatutako ontziolak honako hauek izan dira: Astilleros Lagos, Estaleiros Hijos de J. Garrido, Estaleiros Mougan Diz, Carpintería Domingo Ayaso, Asteleiros Triñanes Domínguez, Asteleiros Catoira, Estaleiros Abeijón Hermanos eta Astilleros Farey.

Hurrengo bisita euskal ontzioletara izango da,  ekainaren 21 eta 22an, azkenik Eskozian amaitzeko abuztuak 11 eta 12an, Cumbrae-ko irlan izango den Maritime Cultural Festival ospakizunarekin bat.

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu