• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4556 Botoa(k)]

22.07.2010

A Coruñako Diputazioak Ramiro Villoch-en “Tiempos de vela” liburua argitaratu du

Liburuak Arousa eta Muros-Noia itsasadarretako itsaso-historiaren hiru menderen errepasoa egiten du

Salvador Fernandez Moreda A Coruñako Diputazioko presidenteak eta Isaac Maceiras Pobra do Carañiñal herriko alkateak “Tiempos de vela” Diputazioak argitaratutako liburuaren aurkezpen ekitaldian hartu zuten parte, Pobra de Caramiñaleko “Raquel Fernández Soler” kultur etxean.

Bere 200 orrialdetan “Tiempos de vela” liburuak Arousa eta Muros-Noia itsasadarretako itsaso-historiaren hiru menderen errepasoa egiten du, eta bertan finkatu ziren armadore eta “fomentadore” katalanen historia sakontzen du. Izan ere, hauek zonalde honen garapen sozioekonomikoan eragin zuzena izan zuen arrantza eta gatz industria sortu zuten.

Fernandez Moredak egileak hamarkada luzean zehar “burututako ikerketa lan aparta” goraipatu zuen, eta emaitza “eskualde honen eta itsasoaren arteko lotura estuaren zenbait gako argitzen dizkigun entsegu bikaina da; kataluniar ekintzaile eta irudikorrek bertan ezarri zuten gatz-industriari esker arraina hobeto kontserbatzea lortu zen, horrela arraina gero eta toki urrunagoetara garraiatzea erraztuz, eta hau guztiak benetako merkataritza iraultza ekarri zuen galiziar kostaldera”.

A Coruñako Diputazioko presidentearen ustetan, liburuak “dudarik gabeko balio historiko eta antropologikoa du, izan ere Ramiro Villoch egileak 10 urte luzez egindako lanari eskergaltzeko zorian zeuden dokumentu eta testigantzak biltzen baititu”.

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu