• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4184 Botoa(k)]

28.07.2010

Itsasontzi tradizionalen erakusketa Euskadin

Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroan dago ikusgai, Pasaian (Gipuzkoa)

Joan den ekaina ezkero, Pasaiako Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroak euskal ontzi tradizionalen erakusketa biltzen du, euskaldunen eta itsasoaren arteko harreman estua ezagutzera emateko  asmoz. Erakusketa hau DORNA proiektuko “tokiko ekonomien dibertsifikazioa garapen faktore moduan” ekintza multzoan sartzen da, helburu bezala Espazio Atlantikoko itsas ondarea balorean jartzea duelarik eta proiektuan parte hartzen duten herrialde guztietan antolatuko direlarik.

Oraingoan Oarsoaldea bazkidea izan da erakusketa hau antolatzearen arduraduna, Albaola elkartearekin batera. Ontzi tradizionalak eta hauen eraikuntza, historia eta beste hainbat aspektu ezagutzera emateko aukeratu duten tokia Ondartxo izan da. Pasaiako badiaren sarreran ezkerreko itsasertzean kokatuta, Ondartxo ontziolen egoitza izan da 60. hamarkada ezkero. 2002 urtean ontziolak bere jarduna bertan behera utzi zuen, eta Ondartxo Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitan geratu zen. 2009ko abenduan Foru Aldundiak Albaola elkartearekin hitzarmena sinatu zuen, eraikina gaur egun dena izateko asmoarekin; euskal itsas kulturaren zentroa hain zuzen. Era berean, Oarsoaldeak ere hitzarmena sinatu zuen bertako ondarearen difusioa eta dinamizaziorako. Lankidetza anitz honi esker, Ondartxo Euskal Herriko ontzi tradizionalen babesean erreferentziazko zentroa bihurtu da Gipuzkoan, eta beraz DORNA proiektuan aurreikusitako erakusketa jartzeko toki ezin hobea.

Erakusketaz gain, Ondartxon balio etnografiko handiko 30 ontzi baino gehiago daude, Gipuzkoako Foru Aldundiak bere Untzi Museoaren bitartez berreskuraturikoak; eta gainera Itsasontzi Tradizionalen Ikerketa eta Eraikuntza Zentroa ere bada; erriberako aroztegia sustatzeko.

Info: www.albaola.com

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu