• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4735 Botoa(k)]

11.07.2009

DORNA proiektua Muroseko Itsasontzi Tradizionalen IX. Topaketan aurkeztu da

2009ko uztailaren 11n, Muroseko Itsasontzi Tradizionalen IX. Topaketen kariaz, DORNA proiektua aurkeztu zen, itsasontzi tradizionalen eraikuntza eta arotzeria esparru atlantikoan berreskuratu eta balioztatzeko xedea duena. Jardunaldian azpimarratu egin zen itsasoak duen garrantzi izugarria ekonomia-, kultura- eta ingurumen-aberastasunaren iturri gisa, isla baitu proiektuan inplikatutako eskualdeen ekonomian, industrian, hizkuntzan eta arte herrikoian.

Murosen plazaratu da DORNA proiektua, “Hidria” itsasontzian eta Itsasontzi Tradizionalen IX. Topaketen barruan. Itsasontzi tradizionalen eraikuntza eta erriberako arotzeria esparru atlantikoan berreskuratu eta balioztatzeko xedea du proiektuak eta horretarako, 1.941.269 euroko aurrekontuaz hornitu da. Proiektuaren helburu nagusia da esparru atlantikoko ondare nautikoa identifikatu eta balioztatzea, horrela, kostalde atlantikoko ekonomiak garatzen laguntzeko eta BATE markaren bidez (Barco Atlántico Tradicional Europeo), itsasontzi tradizionalen eraikuntza-sektorea ere berpizten laguntzeko. Nabarmentzekoa da Dorna proiektuari esker, kultura desberdinak dituzten herri europarrak batzeko aukera dagoela, bost herrialdek interesgune komunak aurkitu baitituzte.

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu