• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4370 Botoa(k)]

22.09.2010

DORNA Europar Itsas ondareari buruzko 7. Batzarrean

Ekitaldia Portugaleko Seixal udalerriko Udal Auditorioan ospatuko da irailak 23tik 25era.

Seixaleko Udal Ekomuseoak antolatua, jardunean dauden itsasontzi tradizionaleentzako den “European Maritime Heritage” elkartearekin batera, Europear Itsas Ondareari buruzko Batzar honetan gazteak eta hauek ondare honen hartzaileak izateko beharra izango dira gai nagusi. Halaber, esperientzien elkar-trukeak sustatzea espero da eta itsas-museo eta bestelako elkarteen arteko lankidetza-mailak areagotzea ere. Elkarte hauek itsas-ondarearen babesa eta sustapenerako ezagutzaren sorkuntzan dihardute.

Xabier Agotek, Albaola Elkartearen lehendakariak, DORNA proiektuaren aurkezpena egingo du, egitasmo honetan elkarlanean ari baita. Xabierren partaidetza irailak 24ean izango da, ”Gazteen parte-hartzea” 4. bilkuran  hain zuzen ere. Vladimir Maruts-arekin partekatuko du mahaia eta azken honek Shtandart proiektua aurkeztuko du. Biltzarrean ere Pablo Carrera-k parte hartuko du, Vigoko ”Museo do Mar”- eta ”Federacion Galega pola Cultura Marítima e Fluvial” –aren ordezkaritzan. Bere partaidetza “Itsas herentzia ukiezina” 5. bilkuran  izango da. Bai Xabier Agote, bai Pablo Carrera, adituak dira DORNA proiektuan. Beraien esperientzia eta ezagutzak ontziola tradizionalen azpiegiturak hobetzeko Planaren garapenerako oso lagungarri izaten ari dira.

Informazio gehiagorako:
http://www.european-maritime-heritage.org/default.aspx

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu