• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4225 Botoa(k)]

08.10.2010

DORNA "Un mar de madeira” jardunaldietan

Egurrezko Ontzigintza jardunaldien III. edizioa larunbata Urriak 9-an Illa de Arous-an

Agalcari-k antolatutako ontzigintza jardunaldien hirugarren edizioa larunbata urriak 9-an ospatuko da, Illa de Arousa-ko udaletxearen batzar aretoan, ekitaldiaren gidaria Museo do Mar-eko zuzendaria den Pablo Carrera izango delarik.

Jardunaldien edukia egurrezko ontzigintzarekin zerikusia duten elementuetan oinarrituko da eta kultura eta ondare nautikoarekin duen erlazioa aztertuko da. Azken talde honen baitan "Revitalización del patrimonio marítimo: retos, oportunidades, dificultades” hitzaldia ospatuko da, bertan DORNA proiektuaren koordinatzailea den María Luisa Lista Ameneirok parte hartuko du eta berarekin batera Erme Pedroso Ferreira Albaola elkartearen proiektu kudeaketaren arduradunak.

Óscar Fuertes Dopico, Galiziako Arkitekto Elkargo ofizialeko arkitektoa (COAG) eta DORNA-ko adituen batzordeko kideak "Arquitectura de ribeira” konferentzia aurkeztuko du. Mintzaldi ziklo hau Consellería do Mar-eko Lino Lema Bouzas-en partaidetzarekin osatuko da. "Carpintaría de ribeira y cultura marítima” txostena aurkeztu ondoren, Galiziako Erriberako Aroztegien elkarteko presidentea den (AGALCARI) Gerardo Triñanes Fernández-ek, ondorioak eztabaidatzeko mahai-inguru bat zuzenduko du.

Jardunaldiaren amaieran I Fasquía Saria banatuko da. Sari honen bidez Galiziako Erriberako arotz maisuei esker ona agertu nahi zaie bere lanagatik.

Jardunaldiaren programa osoa kontsultatzeko: hemen edo AGALCARI (http://www.agalcari.es/) web orria bisitatuz.

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu