• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4365 Botoa(k)]

08.11.2010

Dorna Bartzelonako Itsas Erakustazokan

Dorna proiektua nazioarteko ezinbesteko hitzordu honetan izan da

Azaroaren 6 eta 14a bitartean, Bartzelonan “Saló Nàutic” izeneko itsas erakusketaren 49. edizioa ospatzen da, Espainiako garrantzitsuena eta Europa mailan garrantzitsuenetarikoa. Azoka hau profesional eta zaleentzat topaleku eta eztabaidarako foro nagusienetako bat da. Honetaz gain, familia guztiari zuzenduriko ekintzak eskaintzen ditu: nabigazio eta arrantza simulagailuak, bela arinean hastapenak egiteko igerilekua, ontzi tradizionalen inguruan tailerrak, hitzaldiak, itsasora irteerak, etab.

Azoka 5 gune tematikok osatzen dute, hauetako bat “Marina tradicional” edo itsasontzi tradizionalei munduari eskaintzen zaiona izanik. DORNA proiektuak Oarsoaldea euskal bazkidearen bitartez hartzen du parte azokan; eta era berean azpimarragarria da Federación Galega pola Cultura Marítima e Fluvial elkartearen presentzia. Azken honek, proiektuaren kide izanik, stand propioa du eta “Galiziako ontzi tradizionalen aparejatua” bezalako tailerrak antolatu ditu. Beste elkarte batzuen presentzia aipatzea ere garrantzitsua da, hala nola Agalcari elkartea, sei ontzi tradizional erakusgai dituelarik aurten lehen aldiz parte hartu duena; eta baita Albaola euskal elkartea ere; bi elkarteak DORNA proiektuan kolaboratzen dutelarik.

Informazio gehiago: http://www.salonnautico.com/

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu