• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4873 Botoa(k)]

08.10.2009

Dorna proiektua aurkeztu da Bruselako Open Days-en

DORNA proiektua Bruselan aurkeztu da, Galicia Europa Fundazioaren egoitzan eta “En busca de un marco de cooperación en el espacio atlántico” mintegiaren kariaz. Mintegia, halaber, EB Eskualdeen Batzordeak antolatzen duen Open Days jardunaldien barruan kokatzen da.

Galicia Europa Fundazioak Bruselan duen egoitzak “En búsqueda de un marco de cooperación en el espacio atlántico” mintegia hartu zuen eta bertan, Eskozia, Frantzia, Espainia, Portugal eta Ipar Irlandako erakundeak eta instituzioak partaide dituen DORNA proiektua aurkeztu zen. Jardunaldian lurralde-lankidetzarako politiken garrantzia nabarmendu zen, eraikuntza-prozesu europarrean funtsezko papera izan baitzuten eta egungo testuinguru sozioekonomikoari erreparatuta, lankidetza geroz eta beharrezkoago suertatzen baita. Politika horiek Europar Batasunaren egungo erronketara moldatzen dira, esaterako, klima-aldaketa, biztanleriaren zahartzea, lehiakortasuna hobetzea, etab. Parte hartzaileek ondorioztatu bezala, itsasoa da lankidetzaren esentziak duen izendatzaile komuna.

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu