• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4825 Botoa(k)]

17.01.2011

AFIPRODEL-ek MODELO (EREDUA) izeneko biltzarra antolatzen du

Vimianzo (martxoak 25 eta 26) y Corcubión (apirilak 1 eta 2an) herrialdeetan ospatuko da.

Finisterrae de Profesionais do Desenvolvemento Local (AFIPRODEL) elkarteak, bertako garapenean inplikatuta dauden agente profesionalen interesak kudeatzeko helburua duenak, elkartea sozialki ezaguna izatera sustatuz, EREDU izeneko biltzarra antolatu du, A Coruñako Unibertsitatearen Persoa-Ambiente Ikerketa Taldearekin batera, topaketa esparrua sortzeko helburuarekin; bertako garapenarekin zerikusia duten ideiak, kontzeptuak eta ikuspegiak elkartrukatuz. Halaber, biltzarrak hainbat elkarte desberdinen laguntza ere badu, horien artean A Coruñako Foru Aldundia izanik.

Biltzarrak bi ardatz nagusi izango ditu: bertako garapenerako agente lanbidea, bere lan-tresnak eta funtzioak garatzeko sortzen den esparru orokorra batetik, eta bestetik, agenteek eta erakunde publiko eta pribatuek garatutako esperientziak eta iniziatiba berritzaile eta ereduzkoak, herrialde baten baliabideak eta aukerak aprobetxatuz.

Egitaraua oso anitza izango da, hitzaldi batzuk bertako garapenerako agenteei zuzenduta izango dira, eta beste batzuk publiko zabalago batentzat izango dira. Azken hauen artean, honako gaiak jorratuko dira: ikuspegi berritzaileak bertako garapenerako, ondarea baliabide garapen sostengagarritzat hartuta, TIC (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) bertako garapenean edo enpresen nazioartekotasuna, besteak beste. Parte hartzeko epea martxoak 15ean bukatuko da.

Informazio gehiagorako:  http://www.afiprodel.org/

Biltzarraren egitaraua PDF-n  

 



 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu