• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [5375 Botoa(k)]

21.01.2011

2011ak ekarriko diguna

Urtea hasiberri, tamaina handiko hitzorduak ditugu egutegian

Europear Itsastar Eguna: Poloniako Gdańsk hirian maiatzaren 19tik 20ra ospatuko da, Philharmonic’s Music and Congress Center-en, Olowianka-ko uhartean.

Hitzaldia Europako Itsastar eta Arrantza Batzordearen Zuzendaritza Orokorrak, Poloniako Azpiegitura Ministeritzak,  Pomorskie Voivodeship Mariskalaren Bulegoak eta Gdańsk-eko hiriak antolatzen du.

Informazio gehiago eta ekitaldiaren egitarauaren laburpena hurrengo web orrialdean http://ec.europa.eu/maritimeaffairs/maritimeday/2011/programme_en.pdf  

 

X Galiziako Itsasontzi Tradizionalen Topaketa: ekainaren 30tik uztailaren 3 arte ospatuko da eta ekitaldia antolatzeko aukeratutako tokia Carril izango da. Itsasontzi tradizionalen biurteko topaketa honek,  Federación Galega pola Cultura Marítima e Fluvial-ek antolatuta, eskualdeko ekitaldi nagusiena da eta Iberiar Penintsulako kanpoko eta barruko itsasontziek parte hartzen dute.  Atlantiko ondare eta kulturaren balioa jartzeko ekitaldi asko garatzen dira: erakusketak, musika eta jardunaldi teknikoak besteen artean. Informazio gehiago eta ekitaldiaren liburuxka: http://www.culturamaritima.org/node/16463

 

Nautika Jasangarriaren inguruko Europear Hitzaldia: Itsas Sektorearen Garapenerarako Hausnarketak eta Aukerak Atlantikoko Eskualdetan:  Le Quartz Kulturgunean egoitza izango du, Bretañako Brest herrian, Urriaren 26tik 27ra bitartean. Ekitaldi hau Bretainako Herrialde Batzordeak eta Finisterreko Batzorde Orokorrak antolatzen du,  NEA2 nazioz haraindiko lankidentzaren europear proiektuaren eremuaren barruan eta era berean Europar Batasunaren proiektuaren bazkideen, Inguraldeko Itsastar Herrialde Konferentziaren (CRPM) eta Atlantiar Arkuaren Batzordearen bermea duela. Egitaraua proiektuaren web orrian laister eskuragarri izango da: www.nea2.eu

 

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu