• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [5007 Botoa(k)]

04.02.2011

DORNA M.O.D.E.L.O. biltzarrean

On-line Komunikazioaren alorrean parte hartzeko hautatu duten proiektuetariko bat izan da.

Asociación Finisterrae de Profesionais do Desenvolvemento Local (AFIPRODEL) elkarteak antolatutako  M.O.D.E.L.O kongresuaren aurkezpen ofiziala otsailak 3an izan da, Carnota-ko Udaletxean. Aurkezpenean, kongresuan burutuko diren programa eta ekintzak ezagutzera eman dira, besteak beste, bertan ikusgai egoteko hautatuak izan diren komunikazioak ezagutzera emanez. 

Ekimenen artean DORNA egitasmoa, tokiko garapenaren eredu bezala, biltzarraren web orriaren bidez zabalduko da. DORNA, izan ere,  ingurumenarekin zerikusia duten gaien artean kokatuko da; Ingurune naturala: garapen iraunkorraren aukerak. Biltzar honen helburu nagusia tokiko grapenean inplikaturik dauden agente guztiei topaketa esparru bat eskaintzea izanik, Dorna proiektuaren zutabe nagusienak barreiatzeko aukera ezin hobea bilakatuko da: ardatz atlantikoko ekonomia lokalen garapen iraunkorra gauzatu dezakeen ontzi tradizionalen berreskurapena, proiektuaren “zeharkako izaera” sostengua eta babesa bermatzeko orduan, edota  kalitatezko itsas turismoaren sustapena kostalde atlantikoan.

Dornarekin batera, beste bi proiektu izan dira hautatuak kongresuan parte hartzeko. Kudeatzaileak Planifikazio Zerbitzuaren Proiektu gestio Unitatea, Lurralde Garapena, Europar Batasuna eta A Coruñako Diputazioa izan dira. Rede Xiana proiektuaren kasuan, enplegu sustapenerako proiektua da eta A Coruñako 90 udaletxeek parte hartzen dute. Proiektu honek, DORNAk bezala, bere espazioa edukiko du Kongresuaren web orrian. Bestalde,  PARNET-tic proiektua, landa eremuetan e-administrazio eta e-gobernu tresnak sutatzearen aldekoa, IKTak tokiko garapenean alorrean komunikazio presentziala izateko hautatua izan da. Aurkezpen hau 2011eko apirilak 11ean, Concello de Corcubion-eko Kultur-Etxean ospatuko da. 

Kongresuan izena emateko epea  martxoak 15ean amaitzen da. Informazio gehiago: http://www.afiprodel.org/

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu