• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [5260 Botoa(k)]

09.03.2011

Brest-ko Safer Seas ekitaldiren 3. edizioa

Kutsaduraren aurkako borroka eta itsas segurtasunari buruz diharduen ekitaldi bakarra da.

Brest  métropole océano hiri kontseilua eta Technopôle Brest Iroise zientzia parkea koordinaturik elkar-lanean ari dira, Pôle Mer itsas Cluster-a, Europar Batasuna, Bretainiar eskualdeko Kontseilua eta Finistère Konderriko kontseiluaren   laguntzarekin batera,  2011ko maiatzaren 10-13 egunetan Quartz-eko biltzar aretoan ospatuko den Safer Seas ekitaldiaren 3. edizioaren antolakuntzarako.

Ekitaldia diziplina anitzeko oinarri batean sortu zen; informazio zientifiko, tekniko eta juridikoaren eta erakundeen eskuduntzaren arteko elkargune gisa, itsas segurtasun alorrean adituak ziren operadore eta profesionalen esperientzia aprobetxatuz. Safer Seas, 1998an Brest-en antolatu zen lehenengo sinposioaren ondorengoa, Bretainiar kostaldean gertatutako Amoco de Cádiz-en katastrofearen urteurrena ospatzeko sortu zena, eta  urteak pasa ahala, bere kalitatea areagotuz joan da 2002 urtea ezkeroztik.

Aurtengo edizioan “Iristear dagoena, aldaketak eta ikuspuntuak” lemapean  klima-aldaketa landuko da. Honetaz gain, itsas ingurunearen behaketa eta ezagutza,  nabigaziorako laguntzak, kostalde eta itsaso-eremuen planifikazioa eta monitorizazioa, prestakuntza edota profesionalizazioa eztabaidatuko dira. Beste atal batean,  itsas segurtasuna, esperientzien hartu-emana eta planetako puntu ezberdinen arteko berrelikadurari buruz  jardungo da.

Ekitaldiaren Programa

Web: http://www.saferseas-brest.org/

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu