• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [5763 Botoa(k)]

10.03.2011

Galiziako Museo do Mar-ek ekintza ezberdinak antolatu ditu

Liburu baten aurkezpenak eta kostaldean zehar egin ahal izango diren ibilaldiek osatzen dute astebururako eskaintza.

Datorren martxoak 11 ostiralean arratsaldeko 20:00etan Rosa García-Orellán andereak bere “El Capitán de Pesca y el bacalao” liburua aurkeztuko du Museo do Mar-eko areto nagusian. Liburua 50 urtez itsasoan lan egin zuen Lázaro Larzabal arrantza kapitainaren bizitzan inspiratua dago, irakurlea itsasontzi baten dinamikan eta bakailaoaren arrantzan barneratzen duelarik; itsas baliabideen ustiaketa, arrantzaleen kultura eta planteatu daitezkeen postura ezberdinen inguruan hausnarketa eginez. Aurkezpen ekitaldiak sarrera librea izango du tokia bete arte, eta egilearekin batera liburuko protagonista Lázaro Larzábal bera izango da bertan; baita Enrique César López Veiga, Galiziako Xuntako Arrantza sailburu ohia, eta Pablo Carrera, Museo do Mar-eko zuzendaria.

Bestalde, datorren martxoak 13 igandean Ría de Vigo kostaldean hainbat ibilbide jarriko dira martxan, bertako historian eta naturan barneratuz. Hauetako lehen ibilbideak Bouzas eta herria eta Museoaren arteko erribera bisitatuko ditu, bereziki zonaldeko aztarna arkeologikoetan sakonduz. Parte hartzaileak 50 izango dira gehienez, eta informazio gehiago Museoaren web orrian lor daiteke.

 

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu