• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [5629 Botoa(k)]

25.03.2011

EcoNav 2011 Jardunaldi Tematikoa: Etorkizuneko portuak

Jardunaldiek portuen kudeaketa iraunkorra sustatu nahi dute.

Martxoaren 31 ostegunean Frantziako Douarnenez herrian lehenengo EcoNav2011 Jardunaldi Tematikoak izango dira, “Les Ports du futur” izenburuarekin. Bere  ikuspegitik eko-itsasketa kontzeptua sustatzeko eta garatzeko, EcoNav sareak 2009. urteaz geroztik gaur egungo gaien inguruan jardunaldi tematikoak antolatzen ditu. Jardunaldi hauek eko-itsasketarekin erlazionatuak dauden gaietan sakontzeko eginak daude,  hausnarketa sakona egin eta aukera berriak proposatzeko helburuarekin.

Azken 20 urtetan portuek aldaketa ugari izan dituzte, lurraldean eta hurbileko ingurunean ondorio garrantzitsuak izanez, portuetako instalazio eta azpiegituretan batez ere. Portuetan, ekonomia- eta ingurugiro-gai garrantzitsuak jokoan daude; eta horregatik  kudeatzaileak, tokiko eta Estatuko agintariak, portu eremuen garapen arrazionala sustatzeko garrantziaz ohartu dira, bere birgaikuntza, diseinu ekologikoa eta kudeaketa dinamikoa sustatuz.

Jardunaldian zehar portuek duten gaur egungo egoera aztertuko da, eta aukera desberdinak proposatuko dira, ingurumen ikuspegi batetik eta biodibertsitateari begirunez jokatuz, eko-diseinu gaiari helduz eta praktika onen eskuliburua aurkeztuz.

Informazio gehiago: http://www.econav.org/

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu