• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [5798 Botoa(k)]

15.04.2011

DORNA proiektuak bere ontzi eta ontziola tradizionalen katalogoa aurkeztu du

Ekitaldia A Coruña-ko Diputazioaren egoitzan ospatu zen.

Joan den apirilaren 13an A Coruña-ko Diputazioaren presidente Salvador Fernandez Moredak, eta bere homologoa den Manuel de la Iglesiak, Galiziar Arkitektoen Elkargo Ofizialaren (COAG) Coruñako ordezkariak DORNA proiektuak egin duen ontzi eta ontziola tradizionalen katalogoa ofizialki aurkeztu zuten. Ekitaldian Oscar Fuertes-ek ere parte hartu zuen, proiektuan aditua eta katalogazio prozesuaren arduraduna.

Fernandez Moredak azaldu duenez DORNA proiektuak, Galiziaz gain Euskal Herria, Portugal eta Eskoziak bazkide direlarik, “ondare kulturalaren galera saihestea” du helburu. Galera hori, ontzi tradizional gehienen itxiera eta Esparru Atlantikoaren ontzi tradizionalen desagerpenaren ondorioz dator, eta “tokiko garapenerako elementu endogenoan bihurtzea” da helburua. Fernandez Moredak sustrai identitarioak dituen artisau lanbide hau mantentzeko garrantzia azpimarratu zuen, honetaz gain aberastasuna eta lanpostuak sortzen dituena.

Katalogoek, bost hizkuntzetan argitaratu direlarik eta DORNA proiektuan parte hartzen duten adituen hainbat iritzi-artikulu gehitu zaizkiolarik, ontzi eta ontziola tradizionalen datu baseko informazio garrantzitsuena jasotzen dute. 46 ontzi eta 22 ontziolen hautaketa, bere ezaugarrien fitxa teknikoarekin, egitura arkitektonikoa eta argazkiekin. Argitalpen bakoitzaren lehenengo tiradak 2000 ale ditu.

Prentsa laburpena

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu