• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [5477 Botoa(k)]

09.05.2011

2011ko Europar Itsas Eguna Galizian

DORNA “Un mar de cosas” Jardunaldian parte hartzeko prestatzen ari da.

DORNA - Desarrollo Organizado y Sostenible de Recursos en el Noroeste Atlántico eta NEA2 - Nautismo Espacio Atlántico 2 proietku europarrak, biak Esparru Atlantikoaren Egitarauan sartuak, eta Fishernet - Fishing Heritage Network, Europar Batasuneko Kultur Egitarauan kokatzen den proiektuak Itsas kultura eta arrantzaren iraupena eta transmisioa dute helburu amankomun bezala.

Bigarren urtez jarraian, hiru proiektuek eta itsasoarekin lotura handia duten hiru museoen bazkideek gure itsas eta arrantza ondarearen errebindikazio jardunaldia antolatzea erabaki dute, Europar Itsas Egunaren ospakizunen barruan. Aldi berean, itsasoa galiziar eta europar guztien ondarea izatea aldarrikatzen dute, eta gure komunitatean dauden hainbat kolektiboen ahaleginak ikusteko balio du, itsasoa eta kulturaren harremana bizirik mantentzeko. Jardunaldi hau maiatzaren 21ean ospatuko da Bueu-en.

Gaur egun itsasoa gizartearen lehen aisialdi gunea da eta herri domeinu bezala guztiona bada ere, herritar guztiek ez dute bere erabilpenaren baimena, aspektu ludiko zein kunturaletan. “Un mar de cosas” jardunaldiak topaketa-leku hau  errebindikatu nahi du, ikusgai egin, gizarte eta kolektiboen multzoarentzat bere irisgarritasuna aldarrikatuz, bizirik eta orainaldian mantentzeko.

 Jardunaldiaren egitaraua eta izen-emate orria deskargatzeko hemen dago.

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu