• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [6856 Botoa(k)]

27.05.2011

Dorna proiektua Morbihaneko (Bretainia) Semaine du Golfe topaketan izango

Dorna Proiektua bertan izango da OARSOALDEAren eskutik

Maiatzaren 30etik ekainaren 5a bitartean Bretainiako hegoaldean kokatutako Mor Bihan Golkoan Europa mailan Itsasontzi Tradizionalen topaketa garrantzitsuenetako bat ospatuko da: “La Semaine du Golfe du Mor Bihan”. 1.000 izen ematetik gora, 5.000 marinel baino gehiago eta 200.000 bisitaritik gora jasotzeaz gain, inpaktu garrantzitsua izango du nazioarte mailako komunikabideetan.                                                      

Dorna Proiektua bertan izango da Oarsoaldearen eskutik. Badira urteak Dorna proiektuaren bazkide den Oarsoaldeak Albaolaren eskutik nazioarteko oihartzuna duten horrelako ekitaldietan parte hartzen duela Albaola Elkartearen eskutik, euskal itsas ondarea zabaltzeko helburuarekin.

Aurten, euskal itsas ondareak toki nabarmena izango du; izan ere, 2011 urtean Euskadi izango baita ohorezko gonbidatua. Joan den apirilaren 29an Morbihanen Euskadik izango duen parte hartzearen aurkezpena egin zen Ondartxo Itsas Kulturaren Zentroan (Pasaia), eta bertan izan ziren Ana Izagirre, Basquetour-en zuzendaria; Ernesto Murgiondo, Gipuzkoako Foru Aldundian Turismo Saileko zuzendaria; Pilar Azurmendi, Gipuzkoako Foru Aldundian Kultura Sailaren zuzendaria; Maider Ziganda, Pasaiako alkatea; Ander Poza, Oarsoaldea Eskualdeko Garapen Agentziaren presidentea eta Pasaiako alkateordea; eta Xabier Agote, Albaolako presidentea.

Euskadiren presentzia Morbihanen nabarmena izango da: uretan Pasaiako Albaola elkarteak hamar ontzi izango ditu, Lekeitioko Euskal Bateleroak elkarteak bost, Getxoko Itxas Egurra Haizean elkarteak beste lau eta Lapurdiko bi traineru. Lehorrean, Vannesko portuko Kiosko Kulturalean, erakusketa bat izango da, “Batela, arraun eta belazko euskal ontzi tradizionala” izenburuarekin. Vannesko portuan bertan ere “Village basque” izeneko gune tematiko bat izango da, euskal bakailaozaleei eta  hamaseigarren mendeko Ternuan euskal presentziari dedikatuta. Era berean, animazioa bi taldeen esku egongo da: euskal kantak, euskal musika eta euskal dantzak. Guzti horretaz gain, erakunde laguntzaileentzat eta euskal itsas kulturaren ordezkarientzat zenbait stand ere izango dira.

Horrela, eta Euskadik aurten izango duen presentzia handia kontuan hartuz, Oarsoaldeak bertaratuko diren bisitari eta komunikabide ugarien artean Dorna Proiektuaren difusioa eta promozioa egiteko aprobetxatuko du ekitaldia. Oarsoaldeak Dorna stand-a ezarriko du eta bertan proiektuari buruzko informazioa eman eta honen sutapena egingo da, horretarako informazio euskarriak eta merchandising elementuak erabiliz.

Inforamzio:  http://www.semainedugolfe.asso.fr/

 

 

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu