• Espacio Atlántico (Programa Transnacional)
  • Lurralde Garapenerako Funts Europarra

Albisteak

atzera

3.0/5 [4586 Botoa(k)]

22.03.2010

Itsas ekimenen programa

Hiritarren sentsibilizazio eta mobilizaziorako urteroko hitzordua. Makro-hondakinen arazoaren alerta komunikabideei

Surfrider Foundation erakundeak Donostia 2010eko Itsas Ekimenen hiriburua izatea proposatu zuen, hiritarren sentsibilizazio eta mobilizaziorako urteroko hitzordua eta jendea makro-hondakinen inguruan sentsibilizatzeko alerta komunikabideei.

Aurten, ekimen hau mobilizazio, sentsibilizazio eta ospakizun ekintza ezberdinen programa batean gauzatu da. Bertan izaera kultural, zientifikoko eta ingurumen arloko  hainbat elkartek, hezkuntza zentroek eta partikularrek hartu dute parte. Eurohiria (Donostia-Baiona mugaz gaindiko ardatza) inguruko 40 elkarte eta pertsona anonimok lagundu dute martxoak 19, 20 eta 21an ospatu den ekitaldi hau antolatzen eta garatzen

Martxoaren 21ean zehazki izan zen jendaurreko eguna, eta Oarsoaldeak DORNA proiektuko stand batekin hartu zuen parte bertan; Kontxako pasealekuan hain zuzen.

DORNA proiektuaren stand-a itsasontzi tradizionalen eraikuntzan erabiltzen diren elementuez osatuta zegoen, eta haize-oihalak zabalik zituen itsasontzia ere bertan izan zen. Hau guztiak DORNAko stand-a Donostiako itsas-pasealekuko 40 stand-en artean deigarrienetakoa eta bisitatuenetakoa bihurtu zuen. Bertan triptikoak, kartelak eta giltzatakoak banatu ziren besteak beste, eta hurbildu ziren bisitariei proiektuaren eta honen edukien informazioa eman zaie.

 Twitter  Facebook  Technorati  Del.icio.us

© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
   Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
   Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu