31.03.2010
BATE marka definituko da eta ontziola tradizionalen azpiegituren hobekuntza plana garatuko da bertan
Datorren apirilaren 9an Pilotatze Batzordearen laugarren bilera ospatuko da Lisboan. Bertan bazkide bakoitzaren ordezkari bana eta proiektuan parte hartzen duten erakunde guztien ordezkari bat izango dira, klabeak diren eragile nagusien identifikazioaren emaitza bezala.

Besteak beste, Pilotatze Batzordek funtsezko lana egiten du DORNA proiektuaren jarraipena eta ebaluazio programan.
Gainera, eta proiektuaren helburuen barruan, bertako ontziolak bisitatzeko programa osatu da, ontziola tradizionaletako azpiegitura fisikoen Hobekuntza Plana egiteko asmoarekin; atlantiar kostaldeko herrialdeetako ontziolak berreskuratuak izan daitezen, hauen kontserbazioa eta balorean jartzea ziurtatuz.
Azpimarragarria da BATE (Europako Atlantiar Ontzi Tradizionala) marka sortzeko egingo den adituen lehen bilera. Marka hau sortzearekin ontziolen lehiakortasuna hobetzeko irtenbide bilaketa estimulatzea lortu nahi da; merkaturatzea, formazio amankomuna, etab., ETE-en merkaturatze eta internazionalizazio kanalen bitartez ontziola txikien biziraupena bultzatuz.
© 2010 DORNA proiektua – A Coruñako Diputazioa | legezko oharra
Plangintza, Lurralde Garapen eta EB Saila | Alférez Provisional etorbidea, 2, 15006 (A Coruña)
Tlfa..: 981 080 331 - Faxa: 981 080 354 | dorna@dicoruna.es - www.proyectodorna.eu